Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

3-18-2021 Editoriala: 2021eko ibilbide-orria, 1. zatia: Txata, Mugikorra eta Lorpenak

Munduko Txapelketaren formatu berria argitaratu ondoren, aurtengo egitarauari buruz hitz egin nahi dizuegu. Hattrick-eko ekonomiari buruz ere arituko gara, baina gai hori bihar argitaratuko dugun bigarren editorial baterako gordeko dugu. Proiektu hurbilenen artean, honako hauek daude: lorpen-sistema berriztatua, webgunerako txat-sistema hobea eta komunitatera bideratutako mugikorretarako aplikazioa eguneratzea.
Urtarrilean kontinenteetako txapelketekin iada hasia dagoen Munduko Txapelketaren sistema berria argitaratu genuen. Denboraldi honetan, 21 urtez azpiko talde bihurtuko dira orain 20 urtez azpiko diren taldeak, eta Munduko Txapelketa hasiko dute. Hurrengo denboraldian, selekzio absolutuek sistema berriko lehen zikloa hasiko dute. Itzela izango da formatu berrian Hattrick-en dauden selekzio guztiak izatea!

Munduko Txapelketaren formatu berriarekin oraindik lan pixka bat egin behar dugun arren, gure dedikazioaren zatirik handiena etorkizuneko funtzio berrietan oinarrituko da. Ikusi duzu txapelketetarako kanporatze bikoitzaren modu berriaren argitalpena, eta orain dela bi aste Supporter-entzako hamaikakoen simulatzaile hobea argitaratu genuen.

Hiru proiektu ari gara lantzen orain, eta datozen hilabeteetan ezartzeko asmoa dugu. Bata txat-atari berri bat da. Eskuragarri dauden txat-gela batetik bestera pasatzea erraztuko du, aparteko leiho bat erabiliz. Txatak aktiboagoak egiten dituzten iragazkiak ere gehituko ditugu, eta txat-etatik aparte, txapelketa desberdinetako zozketak zuzenean ikusteko aukera gehituko dugu.

Honez aparte, mugikorrerako kokapenean oinarritutako ezarpen ugari ari gara lantzen, zure inguruan dauden erabiltzaileekin harreman handiagoa lantzeko. Argi utzi nahi dugu azken funtzio hori pribatutasunari buruzko zaintza handienarekin planifikatu dugula. Aukerakoa izango da, eta, beraz, ez da aplikazioaren erabiltzailerik lokalizatuko erabiltzaileak hala eskatzen ez badu. Eskatzekotan, zure kokapena soilik une horretan erabiliko da, zure inguruko erabiltzaileekin batzeko, baina informazio hori ez da propagandarekin lotuko eta ez diogu inori zure kokapena erakutsiko. Asmoa, dagokizun eremua gordetzea da, ez zure kokapen zehatza gordetzea eta aplikazioak zure kokapena ikusteko baimena galduko du 23 ordu igaro ondoren.

Hau esperimentu txiki bat bezala ikusten dugu, baina baita Hattrick-i dimentsio benetan interesgarri bat gehitu diezaiokela usten dugu, bereziki jokoan komunitate oso lokalak aurkitu eta sortzeko.

Dena den, denboraldi honetarako proiektu nagusia lorpen sistema berriztatzea da. Arrazoi askorengatik egingo dugu hau. Lehena da erabiltzaile askok gustoko duten dagoen sistema bat dela, eta eguneratuta izatea merezi dutela! Interfazea hobetu nahi dugu, ulergarriagoa eta erabilgarriagoa izan dadin eta, oro har, egonkorragoa izan dadin. Jakina, dauden lorpen eta puntu guztiak mantenduko ditugu.

Hala ere, plataforma berreraikitzeak malgutasun handiagoa emango digu lorpen berriak eta interesgarriagoak gehitzeko.

Azken boladan asko pentsatu dugu Hattrick-eko erabiltzaile baten garapena nolakoa den, nola erabiltzaile berri batzuentzat oso bizkor oso lehiakor bihur daitekeen, eta beste asko ordea ezer gertatzen ez den linbo batean ikus daitezkeen denboraldi askotan. Ikuspegi hori oso kontuan izango dugu, hemendik aurrera egingo dugunerako. Maila altuena lortzeko erronka orokorretik haratago, bidean zehar lortu ahal izango ditugun beste helburu txiki eta interesgarri batzuk daudela ziurtatzen saiatuko gara. Era berean, begi bat egitura-arazoetan jartzeko ere balio digu; izan ere, ligen egiturak, talde-mekanikek eta ekonomiak nahi ez diren ondorioak sortzen dituzte erabiltzaile-esperientzian.

Lorpenetara eramanez, tarteko lorpen berriak gehitzea esan nahiko du, baita esploratzea eta oraindik esploratu ez diren eremu berriak aurkitzea ere. Osasungarria da jokoarentzat ahalik eta manager gehienek zerbait jokoan dutela sentitzea, nahiz eta maila igoera bat ez izan.

"Erabiltzailearen aurrerapena" arlo honetan, dena den, lorpen berriekin konpontzen ez diren arazoak daude. Jokoaren barruko ekonomia da hauetako bat, talde berrienak zaharrenen aldean desabantailan daude ekonomiaren aldetik.

Udazken honetan jokoaren berezko ekonomiaren azterketa sakona egiten hasi gara. "Etorkizuneko entrenatzaileen" prezioetan aldaketak iragarri ondoren hasi zen, eta azkenean aldaketak bertan behera geratu ziren. Bihar analisi honen eta egin nahi dugunaren inguruan sakonduko dugu, beste editorial batekin.

Eskerrik asko zure denboragatik!
 
Server 082