Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Hattricken oharrak

1-17-2022 Biribilak

Gaur zure inguruko manager-ekin harremanetan jartzera laguntzen zaituen biribil-ei buruzko gauza batzuk aipatu behar ditugu.

Lehenik eta behin, gabonetako kanpaina dela eta, 1300 Supporter opari baino gehiago banatu ditugu biribil desberdinetan. Zorionak!

Bigarrenez, eskilara mota berri bat sortu dugu biribiletan. Aplikaziotik edo webgunetik biribil bateko edozein kidek sortu ahalko du eskilara. Nor izango da onena?

Hattrick-eko kredituak erosteko kanpaina bat ere badago, beraz eskilara hauek edo beste zeozer frogatu nahi baduzu hau aukera ona izan daiteke.

Nahiz eta badakigun biribil txikienak ez dutela mugimendu gehiegirik ezaugarri honek komunitatea indartzeko potentziala duela uste dugu. Pandemia dela eta uste dugu oraindik ezingo direla bilera fisikoak egin baina espero dugu hori berriz ere itzuliko dela, eta hau izango dela inguruan managerrik duzun ala ez jakiteko aukera.

Hasi zenean mugimendu gehien zuten biribilak sarituko genituela esan genuen, baina zelan aurkituko ditugu?

Biribilen orrialde berrian orain denok ikusi dezakegu Bartzelona (189 erabiltzaile), Buenos Aires (177), Varsovia (156), Budapest (145) eta Milan (142).

Pixka bat gehiago aztertuz, biribil aktiboenak ondorengo hauek dira: Mexikoko Guadalajara (37 mezu erabiltzaileko), Bartzelona (35), Caracas (30), Mexikoko Tijuana (26) eta Genova (25).

Erabiltzaile portzentai aktibo handiena duten txat-ak Portugaleko Evora, Mexikoko Tijuana (100%) eta Lleida (%93) dira.

Laster sariak banatuko ditugu Bartzelona, Guadalajara, Tijuana eta Evorako biribiletako kideen artean.

1-3-2022 Hattrick Masters-eko zozketa

Hattrick Masters-a datorren asteko astelehenean hasiko da. Zozketa gaur izango da 15:00an (CET).

12-24-2021 Eguberri on!

Hattrick-eko erabiltzaile guztioi gabon zoriontzuak opa dizkizuegu! Eta zergatik ez, baita opari bat edo bi jasotzea! Deskantsatu eta 2022an indar gehiagorekin itzuli ahal izatea espero dugu.

Mila esker Hattrick-en hain komunitate ona sortzeagatik!

Besarkada haundi bat Hattrick taldearen izenean!

12-23-2021 "Lagun Ezkutua" biribilean

Bai, bai. Badakigu pandemia ez dela amaitzen eta arduratsuena etxetik irten gabeko beste eguberri bat igarotzea dela. Baina munduak biraka jarraitzen du, eta 2022an Hattricken geralekuak berreskuratu behar baditugu, ez da ideia txarra zure inguruko jendearekin loturak indartzea. Beraz, dena prestatuko dugu...

Lagun ikusezin bat antolatu dugu! Parte hartzeko, oparia ematen duena eta jasotzen duena toki bateko biribil baten parte izan behar dute.

Nola funtzionatzen du? Supporter-en gabonetako kanpainan erosketa bat egiten den bakoitzean, Supporter-en hilabeteko gabonetako opari bat sortuko da eta eroslearen biribila gordeko da. Opariak Hattricken gabonetako arbolaren azpian jarriko dira eta Olentzerok banatuko ditu urtarrilaren hasieran. Oparien erdiak sortu ziren biribilean emango dira, eta gainerakoak munduko edozein aldetako beste edozein biribiletan.

Biribil batean egonda eraman dezakezu!

Gogoratu zure telefono biribil batean sartu edo biribilez aldatzeko mugikorra erabili behar duzula.

Era berean, hobekuntza batzuk egiten gabiltza. Biribilak batez ere mugikorretarako funtzionalitate bat diren arren, uste dugu garrantzitsua dela behin zure gunea zure testuinguru lokalean aurkitu duzunean webetik harekin harremanak mantendu ahal izatea. Horregatik, orain (/Community/Circles/)biribilen[/ link] orrian, Nire Hattrick/Komunitatearen azpian. Bertan, biribilaren txatera sar zaitezke, kideen zerrenda osoa ikusi dezakezu eta nortzuk sartu diren duela gutxi, baita gabonetako kanpainari buruzko batazbestekoak ere.

Aplikazioan, zirkuluak leku baxu sozial berri batera mugitu ditugu, goiko informazio berbera izango da.

Guzti honetaz gain, webgunean tokiko biribilekin lotutako batazbesteko orokor batzuk ere erakutsiko ditugu, hala nola mundu mailako biribil handienak, eta zenbat biribil eta kide dauden.

Berritasun hau gustuko izatea espero dugu. Eta zorte handia lagun ezkutuaren banaketarekin!

12-12-2021 Zorionak Eslovakia!

Eslovakia da munduko txapeldun berria Hattricken, Italiari ostiral gaueko finalean irabazi ondoren.

Italia azkar jarri zen aurretik (0 - 2), baina Eslovakia suspertu egin zen eta partidara itzuli zen atsedenaldira heldu baino lehen (2 - 2). Italia berriz ere aurretik jarri zen bigarren zatian gol goiztiarra sartuta, eta 75era arte ez zion oreka elektronikoari itzuli Eslovakiak; oraingoan, falta jaurtiketa baten bitartez.

Nolanahi ere, luzapena eslovakiar kolorekoa izan zen soilik. Partida 5 - 3 amaitu zen eta Kanit0 manager portugaldarrak taldearekin egin duen lan bikaina agerian geratu zen. Zorionak berari eta Eslovakiako komunitate osoari lorpen horrengatik! Eta baita ere kanpaina handia egin duen eta Monco-Ultras managerrak gidatu duen Italia batentzat.

12-9-2021 Hauteskundeak datoz!

Munduko txapelketa amaitzear dagoela (finala bihar jokatuko da), ondorengo selekzioko entrenatzaileak hautatzeko garaia heldu da.

Hautagaia izan nahi baduzu, erregistratu egin behar zara.

Erregistroa Ostiralean 7:00 (CET) etan irekiko da, eta bozketak astelehenean hasiko dira, astebeteko iraupenarekin. Munduko Kopan parte hartu dezaketen 144 ligetan egongo dira hauteskundeak.

Hauteskunde hauetan zure diskurtsoa automatikoki idatziko da zure herrialdeko foroan - ez galdu beste manager-en galderei erantzuteko aukera.

Hautagaia izateko, gutxienez denboraldi batetan eraman behar duzu jokoan, eta bozkatzeko ere gutxienez denboraldi bat eraman behar duzu jokoan - hau hauteskundeetan fraudeak ekiditzeko egiten da.

Hasi daitezela kanpainak!

12-7-2021 Multzo aldaketa

Arrunta den bezala, HFA-k talde batzuei multzoz aldatzen utziko die:

• Multzo aldaketa hau 9 Osteguneko 00:00etatik 10 Ostiraleko 23:59ak arte baimenduko da (CET)
• HTI-ko taldeak Ostiraleko 16:00ak (CET) arte soilik aldatu ahalgo dute multzoz
• Multzoz aldatzeko aukera azken hiru mailetako batetan dauden taldeek soilik edukiko dute
• Zure maila bereko bot talde batekin soilik aldatu dezakezu multzoz
• Behin soilik aldatu ahal duzu multzoz, eta behin egitean ezin da erabakia atzera bota

Zure maila bereko bot talde batekin aldatu dezakezu multzoz. Sailkapenaren orrialdean esteka bat agertuko da bot taldearen izenaren ondoan. Kontuan izan "robot logoa" duen bot talde batekin soilik aldatu ahalgo duzula multzoz, ez erabiltzaile gabe baina oraindik bot bihurtzeko dagoen talde batekin.

 
 
Server 082