Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Laguntza »   Eskuliburua »   Sarrera 

Sarrera

Hau Hattrickeko eskuliburua da. Jokoari buruzko informazio arinagoa nahi baduzu, jo ezazu hasiberrien gidara.

Hattricken futbol talde birtual bat ospera eramateko aukera izango duzu, mundu guztiko aurkarien kontra jokatuz.

Hattrick joko sinplea da, erraza da jokoaren muina ulertzea. Astean behin edo birritan konektatzea nahikoa da Hattricken jokatzeko (baino zu hemen maizago ikustea gustatuko litzaiguke). Erronka ez da jokoa "pasatzea", erronka beste erabiltzaileen kontra jokatzen duzun txapelketetan datza. Jokatzen duzun bitartean aurkari asko lagun egingo dituzu, Hattrick joko sozial bat ere bada eta.

Zure eginbehar orokorrak

Taldearen jabearen eta entrenatzailearen lanak egin behar dituzu. Zeuk erabakitzen dituzu taktika eta estrategiak, nola entrenatu eta partidetarako zein hamaikakoak jarri. Zeuk erosi eta saltzen dituzu jokalariak, zelaia eraberritu eta abar luze bat. Arrakasta izateko, gomendio on bat estrategia eta epe luzeko plan on bat garatzea da. Arrakasta eta ospea ez dira azken batean oso erraz etorriko.

Zure talde berria

Taldea hartzen duzunean, Hattrickeko liga sistemaren bi maila baxuenetako batean hasiko da jokatzen. Goranzko ibilbideri ekiteko jokalari multzo bat (batzuk onak izan daitezke, beste batzuk ez…), futbol zelai bat eta diru apur bat izango duzu. Orain da zeure magia erakusteko garaia.

Ez eman buelta gehiegi buruari taldearentzat izen bat pentsatzean. Denboraldi-aurretan beti izango duzu izena aldatzeko aukera, nahiz eta 10 000 US$ kostatuko zaizun eta bazkide batzuk galduko dituzun. Gainera zure zaleen 3% galduko duzu, zale batzuek zuk zure taldearen izen zaharra aldatzen duzunik onartuko ez dutenez gero.

Eskualdea eta eguraldia

Zure taldea eskualde batean kokatzen da, agian eskualde honekin loturaren bat daukazu. Eskualdeak zure inguru berdineko jendea ezagutu dezazun daude. Honez gain, eskualde bakoitzak bere eguraldi propioa dauka. Ez dago eskualderik beste batek baino eguraldi okerragorik edo hoberik duenik, alde horretatik denak berdinak dira beraz ez duzu kezkatu beharrik eskualde oker bat aukeratu duzulakoan.

Eguraldiak pare bat gauzetan du eragina, baina garrantzitsuenak jokalari batzuen errendimenduan eta ikusle kopuruan duen eragina da (euria ari duenean jende gutxiago etorriko da partida ikustera). Eskualdearen orrian gaurko eguraldia eta biharko iragarpena ikusi ahal izango dituzu. Gaurkoa egun eguzkitsua bada, aukera gehiago egongo dira (beste eguraldi motekin alderatuz) bihar ere eguraldi ona izateko, beraz eguraldia ez da erabat ausazkoa.

Nahi izatekotan eskualdez alda dezakezu aurre denboraldian. Dena den, 10 000 US$ kostatuko zaizu eta zure bazkideen %3ak taldea utziko du.

Gure gomendio onena

Eman dezakegun gomendiorik onena eskuliburu hau irakurtzea da. Ez daukazu dena jarraian irakurri beharrik, lehen atalak irakurtzearekin jokoan nola aritu nahikoa ongi ikasiko duzu. Beste gomendio on bat, zalantzarik izanez gero gure foroetan galdetzea da. Gainera, foro bat horretarako dugu zehazki.

Gauza batetan bakarrik ihardutzen dugu: Zuri eta beste guztiei Hattrick esperientziarik onena eman nahi dizuegula eta horretarako badaudela oinarrizko arau erraz batzuk jarraitu behar dituzunak eta arau hauek Arau Orokorrak estekan aurki ditzakezu.
 
Server 082